Iñaki Zaldunbide Angelu Zain taldeko ordezkariak porrot latza pairatu du Angelun. Zortzigarren postuan gelditu da bozen %3ra heldu gabe. Angelu Zainek bederen bozen bi heren galdu ditu. Zaldunbidek porrot horren arrazoiak aztertuko dituela nabarmendu du. Dagoeneko adierazi du ez dituela bildu EH Bairen bozak, honen sostengua ez delako argia izan. Angelu Zain eskuin frantsesarekin gobernatu zuen Angelu alderdi sozialistak Herriko Etxea eskuratu arte.
Bigarren itzuliari begira, parez pare daude ezkerreko eta eskuineko indarrak. Sozialistak gelditu dira lehen Angelun bozen %30,48 lortuz baina puntu bakarrera dute UMPko hautagaia. Babarmentzekoa ere eskuin muturreko Frente Nazionalak egin duen emaitza, 8,98. Logikak agintzen du eskuinera lerratu beharko liratekeela boz horiek, baina UMPrekiko harremanak eta bozak emateko aukerak aski korapilatsuak izaten dira tokian tokiko errealitatean. Zentrista independienteen bozak eskuratuko ditu UMPk.
Sozialistek, aldiz, Ezkerreko Frontearen eta Europe Ecologie-Berdeen sostengua ukanen dute, azken hauek Herriko Etxearen gidaritzan baitaude gaur egun.