Frantziako Poliziak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen iragan asteazkenean, Angelun (Lapurdi). Iragan urrian andre bat bortxatzea egozten diote. Gaur pasatu da prokuradorearen aitzinetik, eta behin-behineko atxiloaldian ezarri dute. Datorren asteartean pasatzekoa da epailearen aitzinetik; orduan erabakiko dute epaiketa izan arte espetxealdian segitu beharko duen ala kontrol judizialpean ezarriko duten.
Sud Ouest egunkariaren arabera, urrian gertatu zen erasoa, ustez gizonaren etxean, Angelun. Asteazkenean atxilotu zuten, eta atxilotuta egon da harrezkero. Oraindik ez dute erran noiz izanen den haren epaiketa.