Angeluko hondartza guztiak itxi dituzte 16:00etarako, marmoka talde handi bat heldu delako. Ezohiko gertakari honek harridura sortu du. Izan ere, ez da ohikoa urte garai honetan uraren tenperatura 20 gradu baino altuagoa izatea.
Bihar 10:30etan jakinaraziko dute hondartzak irekiko dituzten ala ez.