Ez da angula askorik jango Gabon hauetan Euskal Herriko etxeetan, angula kiloa mila euro inguruan baitago. Bilboko Zabalguneko arrandegietan, esate baterako, 950 euroan dago.
Dena dela, iaz baino merkeago aurki daiteke, joan den urtean kiloa 1.200 euroan baitzegoen.