Ezbeharra

Anguletan ari ziren bi arrantzale hil dira Erandion, itsasadarrera erorita

Bi gizonezko hil dira bart Erandion (Bizkaia), Rontegiko zubiaren inguruan Nerbioiko itsasadarrera erorita. Ertzaintzak agertu duenez, angulak harrapatzen ari ziren bi lagun horiek eta beste hirugarren bat. Hiruretako bat erori da uretara lehendabizi, eta besteak salto egin du adiskideari laguntzeko. Biak, ordea, itota hil dira.

2005eko abenduaren 27a
13:40
Entzun
Bart gaueko hamabi eta erdiak aldera gertatu da ezbeharra: Erandion, Bilboko itsasadarrean, Rontegiko zubitik hurbil. Ertzaintzak zabaldu dituen datuen arabera, anguletan ari ziren hiru lagun, bat itsasadarrera amildu denean. Beste bietako batek uretara salto egin du orduan, adiskideari laguntzeko. Hirugarrenak larrialdi zerbitzuei hotsegin die.

Urak, ordea, bi lagunak eraman ditu, eta goizaldeko ordubiak aldera aurkitu dituzte erreskate taldeek, hilotz, Rontegiko zubiaren inguruan.

43 urte zituen zenduetako batek, eta 45 besteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.