Presoak

Anguloren eta Sainzen heriotzak salatzeko protestak egiten ari dira hainbat espetxetan

Fresnes-eko (Frantzia) espetxean dauden euskal preso guztiak hiru egunetako gose greba eta txapeoa burutzen ari dira. Asko dira hainbat espetxetan bi heriotza horiek salatzeko egiten ari diren protestak. Besteak beste, joan dean asteartean Anguloren heriotza salatzeko eta larunbatean Sainzena salatzeko xingola beltza zuten ikurrinak jarri zituzten Zuerako (Zaragoza) espetxean; gaur txapeoa egiten ari dira.

2006ko martxoaren 6a
16:29
Entzun
Joan den astean hasi ziren hainbat espetxetan Igor Angulo eta Roberto Sainzen heriotzen aurka protesta egiteko ekimenak. Zuerako espetxean bezalaxe, Dueñasen ere txapeoa egin zuten aurreko astean.

Askatasunak ohar baten bidez jakinarazi duenez Huelvako espetxean dauden presoek itxialdia egin dute gaur eta bihar ere itxialdiarekin jarraitzeko asmoa dute. Topaseko espetxean ere, bihar eta etzi itxialdia egingo dute.

Algecirasen dituzten euskal presoek ere, joan den asteazkenean martxoak 1, itxialdia eta baraua egin zuten eta datorren ostegunean martxoak 9 gauza bera egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.