Euskal Presoak

Anjel Alkalde Langraizko espetxera eramango dute gaur; urtarrilaren 8az geroztik Txagorritxuko erietxean egon da

Anjel Alkalde euskal presoa gaur arratsaldean eramango dute berriro Langraizko espetxera, Askatasunak jakinarazi duenez. Alkalde, Portugaleteko euskal presoa Txagorritxuko erietxean egon da urtarrialren 8an bihotzekoa izan zuenetik. Bere abokatuak, sendagileen txostenak jaso bezain azkar egingo du Alkain askatzeko eskaera.

2006ko urtarrilaren 16a
15:41
Entzun
Askatasunak azaldu duenez, urtarrilaren 8an ziegara zihoala konortea galdu zuen Alkaldek eta "lurrean esnatu zen zer gertatu zitzaion jakin gabe". Berehala kartzelako eritegira eraman zuten eta handik Txagorritxuko erietxera osasun azterketak egiteko. Azterketa horien arabera, eta Askatasunak azaldu duenez, bihotzekoa izan zuen eta ebakuntza egingo diote lau aste barru data zehaztu gabe dagoen arren.

Alkaldek lau egun zeramatzan Langraizen bihotzekoa izan zuenean. Urtarrilaren 11ean beste osasun azterketa bat egin behar zioten belaunean eta aldakan dituen arazoengatik baina bihotzekoa izan zuenez, azkenean ez zioten azterketa hori egin.

Anjel Alkalderen abokatuak, sendagileen txostena eskuratu bezain pronto egingo du Alkalde askatzeko eskaera. Bitartean, mobilizazioak deitu dituzte Portugaleten eta baita inguruko herrietan ere. Gaur, Barakaldon, Sestaon eta Santurtzin egingo dituzte elkarretaratzeak. Bestalde, ostiralerako, urtarrilak 20, Portugaleteko Triangelu enparantzan eskualdeko manifestazioa egiteko deia luzatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.