Euskal presoak

Anjel Figueroa presoa erietxera eraman dute

Epilepsia krisiak izan ditu. Gaixotasun sendaezina duela-eta 2008tik etxean ari da betetzen zigorra. Urtarrileko presoen aldeko mobilizaziorako deia egin dute Donostian.

2012ko abenduaren 20a
19:03
Entzun

Anjel Figueroa Fernandez euskal presoa erietxean dago atzotik, bi epilepsia krisi izan ondoren, Etxerat elkarteak gaur jakinarazi duenez. Oraingoz, ospitalean jarraitu beharko du, froga batzuk egin behar dizkiotelako. Hain zuzen, gaixotasun larri eta sendaezina duen presoetako bat da; dena dela, 2008tik etxean ari da betetzen zigorra.

Figueroa 1994ko urrian atxilotu zuten, ETArekin lotuta. Bere bizi baldintzak hobetzearren, gose greba bat egin zuen 2007an. Langraizko espetxetik atera eta etxera eraman zuten 2008ko azaroaren 12an, bertan bete dezan zigorra.

Gaixotasun larriak dituzten 13 euskal presoak (kartzelan daudenak)

Etxerat-en arabera, aske egon beharko luketen hamahiru euskal presoak hauek dira:

- Josetxo Arizkuren. Kardiopatia iskemiko larria.

- Garikoitz Arruarte. Espoindilitisa.

- Inma Berriozabal. Diabetesa, hepatitisa, asma bronkiala, hipertentsioa eta artropatia psoriasikoa. 60 urte ditu.

- Jose Angel Biguri. Prostatako adenokartzinoma. 23 urte espetxean.

- Iñaki Erro. Kardiopatia iskemiko larria. 25 urte espetxean.

- Jose Miguel Etxeandia. Nahaste obsesibo-konpultsiboa.

- Iñaki Etxeberria. Eboluzio luzeko miopia magnoa.

- Isidro Garalde. Bihotzeko kardiopatia iskemikoa. Prostatako hiperplasia benignoa. 61 urte ditu. 27 urte espetxean.

- Aitzol Gogorza. Nahaste obsesibo-konpultsibo larria.

- Jose Ramon Lopez de Abetxuko. Bradikardia sintomatikoa. Fibrilazio aurikularra. Tratamendua bihotz ablazioarekin. 63 urte. 23 urte espetxean.

Gotzone Lopez de Luzuriaga. Bularreko minbizia. 23 urte espetxean.

Txus Martin Hernando. Nahaste eskizo-afektibo larria, delirio osagarriekin.

Jesus Mari Mendinueta. Gaixotasun erreumatiko larriak.

Urtarrileko presoen aldeko mobilizaziorako deia

Urtarrilaren 12an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestaziorako dei egin dute Donostian, diputazio atariko bilkura batean. Han izan dira Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkidea... 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.