Anjel Figueroa euskal presoa berriro erietxera eraman behar izan dute; Txagorritxukora, Gasteizen. Izan ere, lau epilepsia krisialdi izan ditu ditu Langraizko (Araba) espetxean. Hilaren hasieran ere eraman zuten ospitale berera, eta joan den astearen bukaeran bueltatu zuten kartzelara. Haren amak lagun baten bitartez izan du azken gertaeraren berri.
Etxeratek deituta, egoera salatzeko ostiralera bitartean elkarretaratzea egingo dute Getxon (Bizkaia), Telletxe plazan, 20:00etan. Figueroa askatzeko eskatuko dute berriz ere, eta horretarako Zigor Kodearen 92. artikulua ezartzeko.
Figueroak 36 urte ditu, eta hamahiru urte daramatza kartzelan. Espainiako justiziak 30 urteko kartzela zigorra ezarri zion.
Garunean gaitzaren beste foku bat topatu diote eta, ebakuntzarik ezin diotenez egin, gaixotasuna sendaezina eta bizitza osorako izango dela jakinarazi zioten medikuek. Konbultsioak eta portaera aldaketak izaten ditu, besteak beste. Atakeak izaten dituenean konortea galtzen du, eta absentzia luzeak izaten ditu.
Medikazio zorrotza, aldaketarik gabeko ordutegi finkoa, lo ondo egitea eta tentsio unerik ez edukitzea beharrezkoa du Figueroak. Askatasunak adierazi du kartzelan baldintza horiek ez direla betetzen. 2006an ebakuntza egin zioten presoari, baina ez du hobera egin, okerrera baizik. Hobera ez egitea kartzeletako baldintzengatik gertatu dela salatu du Askatasunak.
Euskal presoak
Anjel Figueroa presoa Txagorritxuko ospitalean ingresatu dute berriro
Langraizko espetxean lau epilepsia krisialdi izan ditu. Haren amak lagun baten bitartez izan du gertaeraren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu