EUSKAL HERRIA

Anjel Iturbe aske utzi du Frantziako Poliziak

Ekainaren 20an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Anjel Iturbe, beste hamaika lagunekin batera. Iturbe Miarritzen (Lapurdi) atzeman zuen Frantziako Poliziak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska eta Parisko Auzitegiko Laurence Le Vert epaileek zuzendutako polizia operazio zabalean 12 lagun atxilotu zituzten Lapurdin, Gipuzkoan eta Alacanten (Herrialde Katalanak). Gaueko 11:30ean ailegatuko da Miarritzeko tren-geltokira Iturbe.

2006ko uztailaren 21a
20:36
Entzun
ETAk su-etena iragarri zuela hiru hilabete betetzear zirela abiatu zuten polizia operazia Espainiako eta Frantziako Auzitegi Nazionalak. Orotara, zazpi lagun atxilotu zituen Frantziako Poliziak, artean Anjel Iturbe arrasatearra. Espainiako Poliziak, berriz, bost lagun hartu zituen preso egun berean.

Anjel Iturbe Arrasaten jaio zen 1953an. Iparraldean iheslaria zelarik, 1979an atxilotu zuten lehen aldiz. 1986an berriro hartu zuten preso, Ahetzen, Txomin anaiarekin batera. 1987an Aljeriara deportatu zuten, eta han izan zen Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketak hautsi ziren arte. Errepublika Dominikarrera deportatu zuten gero, ETAren solaskidetzako kideekin batera. 1998an Santo Domingotik ihes egin zuen, Belen Gonzalezekin batera, ordurako gainerako deportatuak Espainiara estraditatuta zeudenean. Arragoitzen bizi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.