Espainiako Gobernuaren, zenbait erakundetako buruen, PPko zein PSOEko buruzagien kritiken jomuga da atzodanik Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Izan ere, Hezkuntza Sailak etorkinen integrazioa bultzatzeko orientazio barne argiri bat publiko egin du UGT sindikatuak, eta aipatutako agintari, alderdi eta eragileek zorrotz hartu dituzte agiri horretako zenbait puntu: zehazki,EAE Euskal Autonomi Erkidegora kanpotik heltzen diren ikasle guztiak —nahiz eta Espainiako Estatuko beste erkidego batzutatik iritsi— etorkintzat hartzen direla, eta euskarazko ereduetara bideratzeko aholkua ematen dela.
Hori dela eta, salaketa gogorrak egin dizkiote Iztuetari: agiri hori baztertzailea dela, nazismoarekin zerikusia duela, zein israeldarrek palestinarren aurka erabiltzen dituzten neurrien antza duela.
Salaketa hutsetik haratago, beste urrats bat eman du gaur PSE-EEK; alderdi horretako bi legebiltzarkidek, Rodolfo Ares bozeramaileak eta Isabel Celaa hezkuntza gaietako arduradunak, Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko dutela iragarri dute, "hezkuntza sistema ideologia abertzalea zabaltzeko erabiltzeagatik".
Legegintzaldi honetako lehen zentsura mozioa izango da, eta Eusko Legebiltzarrean izan direnetan laugarrena.
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren agiria
Anjeles Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du PSE-EEk
Rodolfo Ares PSE-EEko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak eta Isabel Celaa alderdi bereko hezkuntza gaietarako arduradunak iragarri dutenez, zentsura mozioa aurkeztuko dute Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren aurka. Etorkinen integrazioaren inguruan Hezkuntza Sailak zabaldutako barne agiriak sortutako eztabaidaren haritik, Iztuetak hezkuntza sistema "abertzaletasuna zabaltzeko" erabiltzen duela argudiatu dute erabaki hori hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu