Atxiloketa

Anne Marie Toyos aske utzi dute, gaur goizaldean atxilotu ondoren

Askatasunak uste du herriko tabernen inguruko auziagatik atxilotu dutela.

2008ko otsailaren 20a
17:45
Entzun
Frantziako Poliziak Ane Marie Toyos atxilotu du gaur goizaldean Saran (Lapurdi), bere etxean, baina arratsaldean libre utzi du. Askatasunak uste du herriko tabernen inguruko auziarekin lotuta atxilotu dutela. Duela zenbait hilabete hainbat lagun atxilotu zituzten Lapurdin eta Nafarroa Beherean auzi ekonomikoekin lotuta, eta hainbat ostatu miatu zituzten.

Toyos 1999an ere atxilotu zuten, ETArekin zerikusia izatea egotzita. 8 hilabete egin zituen espetxean, eta libre geratu zen. 8 urteren ondoren iaz epaitu zuten, eta 4 urteko kartzela zigorra ezarri zioten baina betetzeko obligaziorik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.