2004ko azaroaren 14an Anoeta Belodromoan (Donostia) konponbide politikoaren alde Batasunak egin zuen ekitaldia dela-eta, Espainiako Auzitegi Nazionalak irekitako auziari berriro heltzea erabaki zuen lehengo astean Eloy Velasco epaileak. Hala, Iñigo Balda Donostiako zinegotzi ohia, Gorka Iriarte Saez eta Aitor Ligerzana lekuko gisa hartu ditu epaileak gaur, auzitegian.
Batasunak 2004an egindako ekitaldi hartarako Belodromoa alokatzean parte hartu zuela adierazi du Baldak, udaletxean kontaktuak zituela medio. Beste biek adierazi dute ez dutela ekitaldiarekin zerikusirik. Balda otsailaren 11tik kartzelan daukate (Valdemoro, Espainia). Batasunaren aurkako operazioa egin zuen orduan Espainiako Poliziak.
Itziar Aizpurua ezker abertzaleko militante historikoa ere lekuko bezala deitua zuen Velascok, hilaren 16rako, baina azkenean bertan behera geratu da hitzordua, defentsak eskatuta.
Auzi horregatik Batasuneko hainbat kide inputatuta ditu epaileak -Arnaldo Otegi, Joseba Permach edota Joseba Alvarez-, desobedientzia, legez kanpoko bilkura eta "terrorismoa gorestea" egotzita. Ekitaldi hura egin zutenean, Batasuna legez kanpoko alderdia zen -Espainiako Auzitegi Gorenak 2003ko martxoan utzi zuen legez kanpo-. 2006ko otsailaren 3tik auzia geldirik eduki du Velascok; hain zuzen ere, Batasuneko aipatutako hiru kideek Auzitegi Nazionalean deklaratu zutenetik.
Ermuako Foroa herri akusazioa da auzian.
Politika
Anoetako ekitaldiagatik hiru lagun hartu ditu epaileak gaur
Iñigo Balda Donostiako zinegotzi ohia, Gorka Iriarte Saez eta Aitor Ligerzana Espainiako Auzitegi Nazionalean izan dira, lekuko gisa. Itziar Aizpuruak ez du hilaren 16an joan beharko. Batasuneko hainbat kide daude inputatuta, konponbidearen alde 2004an eginiko ekitaldiagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu