ESAIT Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak uste du joan den larunbatean Anoetan euskal selekzioaren eta Boliviaren arteko partidan izandako istiluen gainean "gogoeta serioa" egin behar dela. "Lehen aldiz", gertatutakoaz adierazpenak egingo dituela iragarri du; ostiralean emango du iritzia.
Ordurako, Anoetan izan ziren kirol lagunarteen iritzia jasotzen saiatuko da, gertatutakoa ezagutzeko. Hainbat zalek bengalak eta aulkiak bota zituzten, eta liskarrak izan ziren hainbat zaleren eta ertzainen artean.