Antenei buruzko araudia adostu dute telefono konpainiek eta Baionako Udalak

Baionako Herriko Etxea sei aldiz zigortu dute, telefono antenen jartzeko baimena ukatu izanagatik konpainiei

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Baionan telefono antenak jartzeko orduan hainbat engaiamendu errespetatu beharko dituzte gaurtik aitzina telefono konpaniek. Besteak beste, antenen inguruan dagoen uhin elektromagnetikoen heinaren estimazioa egin beharko dute. Eginbehar horrek sortu du desadostasun eta eztabaida gehien, Martine Bisauta Baionako Garapen Iraunkorrerako eta Hiritarren Parte Hartzerako hautetsiak zehaztu duenez. Funtsean, uhin horiek dute herritarren beldurra sortzen, osagarriari doakionez arriskurik eza frogatua izan gabe gelditzen delako.

Bi urte eta erdiz negoziatu ondoren, azaroan 21ean zuten herriko etxearen eta Bouygues Telecom, SFR, Orange eta Free Mobile konpainien artean araudia izenpetu. Atzo eman zuten horren berri François Gouffrant Hirigintza hautetsiak eta Bisautak.«Konpainiek lurralde guztia estaltzeko duten betebeharraren eta herritarren zati batek duen kezken arteko oreka lortzea da helburua», esan zuen Bisautak. Gaur egun, 43 antena dira guztira Baionan, eta beste bost berri dira instalatzekoak.

Uhinen hedatzea mugatu nahi

Antenen jartzeko baimena ukatu izanagatik, sei aldiz zigortu duteBaionako Herriko Etxea. Osagarriarentzat arriskutsua dela frogatua ez denez zuhurtzia printzipioa ezin daitekeela gauzatu jakinarazi zion udalari auzitegiak. Hori dela eta, «ahal bezain uhin gutxi hedatzea da xedea, beti sakelako telefonoen funtzionamendua segurtatuz».

Antenak nahi ala ez hor izanki, herritarren informatzeari ematen diote «garrantzi handia», Gouffrantek dioenez. Horretarako zuten, 2008an, elkar aditze talde bat sortu konpainien, estatuaren, udalaren eta Agir Pour l'Environnement eta Priatem elkarteen artean. Funtsean, «hiri esperimental» gisa izendatua zuten Lapurdiko hiriburua, iazko Alde Askotariko Uhinen Goi Bileran. Hala eta guztiz ere, elkar aditze talde horrek antena baten jartzea begi txarrez ikusiko balu ere, ezingo luke debekatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.