Antiguedad: "PP bakarrik geratzen ari da"

2012ko maiatzaren 16a
14:45
Entzun

Iñaki Antiguedad Amaiurreko diputatuak Espainiako Gobernuari egotzi dio euskal presoen sakabanaketa bezalako "salbuespen politikekin" jarraitzen duela, eta horiek bakea lortzeko "eragozpenak" baino ez direla. Jarrera aldatzeko exijitu dio, eta uste du "PP bakarrik" geratzen ari dela gaurko espetxe politika defenditzeko orduan.

Kongresuan mintzatu da Antiguedad, euskal presoei buruz Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroari zuzenduz egindako hitzaldian.

Fernandez Diazek erantzun dio gobernuak ez duela sakabanaketa politika aldatuko ETA desegiten ez den bitartean. Gobernuaren "gizarteratze" programa segitzen duten presoak besterik ez dituzte hurbilduko Euskal Herrira, ministroaren esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.