Zornotzan atzo arratsaldean egindako ekitaldi politikoan, Amaiurreko Bizkaiko zerrendaburu Iñaki Antiguedadek nabarmendu zuen egungo garai historikoaren oinarri nagusia indar abertzaleak biltzeko prozesua dela, eta horretan murgilduta daudela Amaiur koalizioa osatzen duten alderdiak. Era berean, Iñaki Antiguedadek nabarmendu zuen indar metaketaren prozesua aurrera doala, eta etorkizuna eraikitzeko norabide horretan geltoki garrantzitsu bat izango dela azaroaren 20a.
Amaiurren irudia zubia da, eta sinbolo horrekin Euskal Herrian etorkizunaren eraikuntzarako zubia adierazi nahi du koalizioak. Kongresuan, berriz, euskal herritarren eskubideak aldarrikatzeko bozgorailu izan nahi du. «Gure oinarria herritarron hitza da».
Era berean, eskubide horiek aldarrikatuagatik, zalantza bat agertu du Antiguedadek: ea Espainiako bi alderdi nagusiek, batez ere hauteskundeak irabaz ditzakeen PPk, onartuko ote duten herritarrei dagokiela hitza hartzea. Hala, Antiguedadek gogoan hartu zuen azken egunetan bai Mariano Raxoi PPko presidentegaia eta bai Alfredo Perez Rubalcaba Euskal Herrian izan direla. «Etorri diren bezala joan dira», salatu zuen. Haren ustez, ez batak ez besteak ez dute inongo proiekturik Euskal Herriarentzat.
Antiguedadek adierazi du indarrak biltzeko prozesua aurrera doala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu