Iñaki Antiguedad Amaiurreko legebiltzarkideak "etengabeko aurrepausuak" eskatu ditu, "ETArekin hasi ez zen eta ETArekin amaituko ez den gatazkaren konponbidean aurrera egiteko". Biktima guztientzako oroimena, egia, justizia eta kaltearen konponketa eskatu ditu.
"Izaera politikoko gatazka baten ondorioz sortu zen gatazka armatua", esan du Antigüedadek Radio Euskadin eman duen elkarrizketan. "ETAren indarkeria behin betikoz bertan behera utzi izanak agerian jarri du gatazka honen izaera politikoa".
Horrekin batera, Eusko Legebiltzarrean biktimen batzorde bat sortu izana gaitzetsi du, "biktimen parte bat bakarrik hartzen zuelako". Haren arabera, "bi motatako biktimei buruz hitz egitea lotsagabekeria handia" da.