politika

Antiguedadek uste du ETAk pauso gehiago eman beharko lituzkeela

Amaiurreko diputatuaren arabera, erakundeak ez luke Espainiako Gobernuaren balizko aurrerapausoen zain egon behar. Dena dela, esan du guztiek azaldu beharko luketela zer egiteko prest dauden, "bide berriak irekitzeko".

2012ko otsailaren 29a
16:46
Entzun

Iñaki Antiguedad Amaiurreko diputatuak uste du ETAk pauso gehiago eman beharko lituzkeela, Espainiako Gobernuaren balizko aurrerapausoen zain egon gabe. Dena dela, esan du beste denek ere zer egiteko prest dauden azaldu beharko luketela, "bide berriak irekitzeko".

Gobernuari eskatu dio ez egoteko uneoro besteen urratsen zain, eta Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuak PPn daukan "ildo gogorra blokeo egoera honetan gustura" dagoela iritzi dio Antiguedadek. "Agian, horregatik eman beharko lituzke pausoak ETAk, eta ea zer egiten duen kasu horretan PPk", esan du Catalunya Radion.

Ezker abertzaleak igandean aurkezturiko adierazpena "oso garrantzitsua" dela azpimarratu du Amaiurreko diputatuak. "Biktimei buruz hitz egiten dugunean, ehunka biktimez hitz egin behar da, torturatutakoak milaka direlako, eta hor estatuaren erantzukizuna ere badago". Hain zuzen, ETAren biktimekin izandako jarrerari buruz autokritika egin du ezker abertzaleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.