'Antikomunista', 'ofenditu' eta 'tauromakia' formak onartu ditu Euskaltzaindiak, besteak beste

Azken sei hilabeteetan 843 forma onartu eta beste 2.376 forma «moldatu edo findu» dituzte.

BILBO - EUSKALTZAINDIA
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
inaut matauko rada
2024ko urtarrilaren 18a
13:10
Entzun

Euskaltzaindiak sei hilabetean behin egin ohi duen bezala, hainbat euskal forma onartu ditu, eta beste hainbat moldatu edo findu egin ditu. Onartu berri dituzten formen artean, 73 sarrerak dira, 389 azpisarrerak eta 381 ohiko lexiak. Ohi bezala, gizartean puri-purian dauden gaiekin harremana duten formak dira asko. Ondasun bat alokatzen duena alokatzailea da, eta alokairu hori ordaintzeko bere jabetzako negozio bat zuzenean kudeatzen eta zuzentzen duenak autoenplegu bat izango du.

Sarrera batzuk ere kendu dituzte: latsa, sutantz, zahargarri, mantartu eta pozgabetasun.

Akrostiko bat abestuko du agian Shakirak euskaraz, eta, ondoren, trago bat absenta hartu, asentsio belarrez egondako elixirra. Osasunaren arloan ere badira berrikuntzak: antibiral, anisakis, anafilaxi, anafilaktiko, antikoagulatzaile... Ander Izagirre bizikletazalea gogor entrenatuko da.

Politikako beste kontu batzuk ere ikusgai dira, antikomunista hitza onartu baitute, baita akademizista eta asimilazionista ere. Lapurreta egin dioten batek baliteke atrako baten biktimatzat jotzea bere burua. Sare sozialak erabiltzera ohituta daudenak ere ofendituko dira akaso aurrerantzean.

Zezenketazaleek beren burua definitzeko erabili ohi duten forma bat ere onartu dute: tauromakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.