Kontragailurraren antolatzaileek hainbat gomendio zabaldu dituzte.
Mugikortasuna
Kontragailurrera, trenez. Hego Euskal Herritik Euskotren zerbitzua erabiltzeko gomendatu dute: azken geldialdia Ficoban egingo du. Ipar Euskal Herritik, Baionako geltokitik Hendaiakora joatea aholkatu dute.
Guneen artean, autobusa. Urruñako erlaitzean izango den kanpalekutik Ficobara autobusak egongo dira. 08:00etatik ateratzen hasiko dira, eta sartzeko azken autobusa 20:30ean izango da. Jatekoa egongo da kanpalekuan eta beste guneetan.
Aparkalekuak. Kanpalekuaren inguruan aparkaleku franko izango dira. Milaka lagun aterpetzeko beharrak ere segurtatu dituzte: komunak, dutxak eta artatzeko gune bat.
Itzulpen zerbitzua
Hitzaldiak lau hizkuntzatara itzuliak izanen dira: euskarara, frantsesera, gaztelaniara eta ingelesera. Berrogei itzultzaile egongo dira bertan.
Babes ekonomikoa
Dirua biltzeko, eskumuturrekoak egongo dira salgai.
Erasotuentzat, protokoloa
Kanpalekuan eta kontragailurrean ez dute onartuko eraso sexista, homofobo, transfobo ala arrazistarik. Telefono bat ezarri dute eskura: (0033) 618 45 85 33. Modu iraunkorrean jarriko dute.
ANTOLAKETA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu