Larunbateko mobilizazioa "hamarkada honetako manifestaziorik jendetsuena" izan daitekeela adierazi du Beñat Zarrabeitia Egin Dezagun Bidea mugimenduko kideak gaur goizean Bilbon. 300 autobus inguru bertaratuko direla aurreratu du BERRIAko elkarrizketa digitalean Amaia Esnal Egin Dezagun Bideako kideak.
Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburuak "giroa nahasteko" egindako ahaleginak arrazoi, larunbateko manifestazioan "ixilik eta lasai" egitera deitu dute antolatzaileek goizeko agerraldian.
Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazio orokorra larunbaterako dago deitua. Bilbon izango da, 17:30ean.