"Greba ia erabatekoa" izan dela uste dute sindikatuek. EHUko Errektoretzak eta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, berriz, ez dute lanuztearen jarraipenari buruzko daturik eman nahi izan.
Finean, urteko lansarian 6.000 euroko igoera eskatzen dute iraksleen sindiaktuek, hartara beren irabaziak bigarren hezkuntzako irakaslenekin eta maila bereko EAEko administrazioko funtzionarioenekin parekatzeko.
Sindikatuak minduta daude EHUko gobernu taldeak izan duen jarrerarekin. Joan den ostegunean, komunikatua aurkeztu zuen EHUko Errektoretzak grebaren aurka. Errektoretzaren iritziz, greba «errakuntza» da, konponbide batzuk atzeratu eta lorpen batzuk kolokan jarriko dituelako. Besteak beste, sindikatuek osagarri gehigarrien dekretua negoziatzeko aukera izan dutela zioen. Sindikatuetako ordezkariek ukatu egin dute hori. "Hiru bilera izan ditugu dekretuaren inguruan: lehenengoan, proiektua aurkeztu ziguten; bigarrenean, gure iritzia jaso zuten, eta hirugarrenean, Hezkuntza Sailak eta beraiek dena lotuta zeukatela azaldu ziguten", zehaztu zuen CCOOko Gonzalo Maestrok. «Hori negoziazioa bada, sindikatuen etorkizuna iluna da gero».
Euskal Herriko Unibertsitatea
Antolatzaileen arabera, EHUko irakasleen "ia ehuneko ehunek" egin dute bat greba deialdiarekin
Gaur ez da ia eskolarik izan Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ez eskolarik, ez ikerketa jarduerarik, ez irakasleek egiten duten kudeaketa lanarekin zerikusia daukan ezer. EHUko 4.700 irakasleen soldata «duintzeko» eta irakasleek jasotzen dituzten soldata osagarri gehigarriak arautzeko prestatzen ari diren dekretua atzera botatzeko eskatzen ari dira CCOO, LAB, EILAS, ELA, CSIF eta UGT sindikatuak, eta negoziatzeko aukerarik ez dutela iritzita, gaur irakasleak grebara deitu dituzte. "Ia ehuneko ehunak" deialdiarekin bat egin dutela agertu dute antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu