Trenbide Estuko Espainiako Trenbideak (FEVE) konpainiako zuzendaritzako kideetako bat izatea erabaki duela-eta, Anton Arbuluk (PSE-EE) Zumarragako (Gipuzkoa) alkate kargua utzi du gaur, goizeko bederatzietan egindako udalbatzar berezian. 1999tik egon da Arbulu kargu horretan, eta orain zinegotzi baino ez du segituko.
Iazko maiatzean izandako udal hauteskundeetan, PSE-EEk Zumarragan 2.496 boto lortu zituen, %50,09ko babesa. Gehiengo osoa eskuratu zuen (hamazazpi zinegotzietatik 11).
57 urte ditu Arbuluk, euskalduna da, eta Gipuzkoako Foru Aldundian Hirigintza diputatu izanda dago.
Gaur egungo lehen alkateorde Mikel Serrano izango da jardunezko alkate hurrengo hamar egunetan. Epe hori igaro ondoren udalbatzar berezia deitu beharko du alkate berria hautatzeko.
Politika
Anton Arbuluk Zumarragako alkatetza utzi du, azken bederatzi urtean bertan egon ondoren
Trenbide Estuko Espainiako Trenbideak konpainiako zuzendaritzako kideetakoa izango dela-eta hartu du neurria PSE-EEko ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu