politika

Anton Ormaza EAJko buruzagi historikoa hil da

Frankismoaren ostean Bizkai Buru Batzarreko presidentea izan zen. Gero EAra pasatu zen. 88 urte zeuzkan. Etzi izango da hileta elizkizuna, Bermeon.

2010eko urriaren 12a
12:59
Entzun
Anton Ormaza EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidente izandakoa hil da gaur, 88 urte zituela. Bilbon zendu da, San Sebastian erietxean, goizeko lauretan. Haren aldeko hileta elizkizuna etzi izango da, Bermeon -hangoa zen-.

Frankismoa bukatu ostean izan zen Ormaza EAJko Bizkaiko burua. Alderdi barruan ildoa sortu zuen, eta Bermeoko Aberkideak-en izenean EAJtik aldegin egin zuen. EA sortu zenean, horra pasatu zen.

Joan den ekainaren 12an Sabino Aranaren hilobiaren aurrean omenaldia jaso zuen, Sukarrietan. PNV, EA, Hamaikabat, Aralar eta ezker abertzaleko kideak han izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.