Izan ere, jendetza izan zen Saurak bere margolenetan gehien erabili zuen gaietako bat. Bere obsesio handienak islatzen dira lan horietan: besteak beste, emakumeak eta eliza. Oso gazterik hasi zen Saura margotzen, hain zuzen ere, gaixotasun luze batetik osatzen ari zen bitartean. Espainiako Gerra ondorengo artisten artean nabarmenenetakoa da. Surrealismoaren ildotik hasi zuen bere ibilbidea, eta El Paso taldeko kidea izan zen.
Halaber, hamaika margolan erraldoi egin zituen. Haietako bost Donostiako erakusketan ikusi ahal izango dira. Beste bat, berriz. Bilboko Guggenheim museoan jarriko dute etzitik aurrera.
Donostiako erakusketa urriaren 5a arte egongo da zabalik.
Erakusketa
Antonio Sauraren margolanak ikusgai dira Donostian, gaurtik urriaren 5a bitartean
Antonio Saura margolari eta poeta espainirra (Huesca, 1930-Cuenca, 1998) hil zela bost urte betetzen direnez, haren lanekin osatutako erakusketa zabaldu dute gaur Donostiako Kursaaleko Kutxaren aretoan, hau da, Artearen Kutxagunean. 'Jendetzak' sailekoak dira Donostian ikusi ahal izango diren margolanak, 112 guztira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu