Ikurren legea

Antsoaingo udaletxeko balkoian ikurrina jartzea "lege iruzurra" dela ebatzi dute epaitegiek

Epaiak dio udalak nahita gonbidatu zituela jaietara EAEko hainbat ordezkari, ikurrina jarri ahal izateko, eta ez alderantziz.

Epaitegiek iruzurtzat jo zuten Iruñeko udaletxeko balkoian ikurrina jarri izana ere. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 5a
16:09
Entzun

Iruñeko Administrazio Auzitegiak hartutako erabakia atzera bota, eta Antsoaingo jaietan udaletxeko balkoian ikurrina jarri izana "lege iruzurra" dela ebatzi du Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak. Hala, arrazoi eman dio Espainiako Gobernuko ordezkariari, argudiatuta udalak EAEko ordezkaritza bat gonbidatu zuela, ikurrina balkoian jarri ahal izateko, eta ez alderantziz.

Ez da lehen aldia epaitegiek Nafarroako udal baten aurka jotzen dutela balkoian ikurrina bandera ofizialen alboan jartzeagatik. Gauza bera gertatu zen joan den ekainean Iruñean eta Tafallan. Han ere ikurrina era ofizialean paratu ahal izateko "EAEko ordezkari politikoak gonbidatu izana" leporatu zien auzitegiak udalei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.