Astelehen gauean hil zen Antton Mendizabal Etxabe Tonino Euskal Herriko Unibertsitateko ekonomia irakaslea, eta asteazkenean omenaldia egin zioten Arrasaten (Gipuzkoa). Ehunka herrikidek hartu zuten parte omenaldian, haren lankide, gertuko eta ordezkari politikoez gain.
Jendetza gaur Antton Mendizabali azken agurra ematen. #Bihotza#Utopia#Konpromisoa Mila esker Tonino! pic.twitter.com/jnFmOtp05X
— joseba permach (@jpermach) 2016(e)ko apirilak 13
Mendizabal 1946an jaio zen, Arrasaten. 1963an ETAn sartu zen, eta kartzelan izan zen benbora batez goi tentsioko kable batean ikurrina jartzeagatik. 1968an ihes egin zuen Iparraldera, gero Parisera eta ondoren Lovainara, eta ekonomia ikasketak egin zituen bertan. Amnistia Legearekin itzuli zen 1977an, eta 1985az geroztik EHUn ekonomia eskolak ematen zituen. Ekonomia soziala, kooperatibismoa eta desazkundea zituen ikergai, besteak beste, eta EHUko Gezki taldeko kidea zen. Ezker abertzaleko Sozioekonomia alorrean aritu zen, lotura organikorik gabe.