Aske utzi du Westminsterreko Magistratuen Auzitegiak, Troitiñoren defentsaren eskaerari erantzunez, baina berriz joan beharko du martxoaren 14an auzitegira deklaratzera.
Antton Troitiño preso ohia atxilotu zuten atzo, berriz ere, Londresen, Espainiak egindako estradizio eskaerari jarraiki. Troitiño baldintzapean aske zegoen joan den urritik, eta libre geratu ostean ETAn sartu delako atzeman dutela esan zuen Espainiako Barne Ministerioak. Espainiako Poliziaren CGI polizia sekretuaren ikerketa bat dela tartean atxilotu zuten, Jorge Fernandez Diaz barne ministroaren arabera. Atzo arratsaldean atxilotuta eraman zuten Londresko Westminster Auzitegira, baina epaileak ezin izan zion deklarazioa hartu, aretoan gaztelaniazko itzultzailerik ez zegoelako.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaren aurkako epaia eman ondoren, Londresko Auzitegi Gorenak behin-behinean aske utzi zuen Troitiño urriaren amaieran. Astebete eman zioten Espainiako Auzitegi Nazionalari estradizio eskaeraren inguruko erabakia hartzeko, eta Auzitegi Nazionalak euroagindua indarrean zegoela erantzun zuen. Urritik, baina, aske zegoen Troitiño, eta egunero bere burua aurkeztu behar zuen Londresko komisarian.
Troitiñoren aurkako euroagindua urtarrilaren 10ekoa da. Espainiako Auzitegi Nazionaleko bosgarren instrukzio epaitegiak kaleratutako aginduan, "talde terroristako kide" izatea eta dokumentazio faltsua eramatea leporatzen diote. Barne Ministerioak dioenez, Troitiño libre geratu eta gero, ETAn sartzea erabaki zuen, zehazki, "errefuxiatuek osatutako Ihesko taldean"». Londresen atxilotu zuten azken aldiz ustez atzeman zioten "dokumentazio faltsuak" frogatzen du hori, Barne Ministerioaren arabera.suma Batuko gobernuari eskatu dio ez dezala bat egin «konponbidearen aurka» Madrilek duen politikarekin.
24 urte preso
Espainiako Justiziak ezarritako espetxe zigorra osorik beteta aske geratu zen Troitiño 2012ko apirilean. 24 urte egon zen kartzelan preso donostiarra. Parot doktrina ezarri zioten ondoren, eta zigorra 2017ra arte luzatu, eta Londresen atxilotu eta preso izan zuten iazko urrira arte, Estrasburgok doktrina hori baliogabetu arte.