euskal herria

Antton Troitiño atxilotu dute Londresen

Iazko urrian geratu zen aske baldintzapean, 'Parot doktrina' bertan behera utzi ostean. Libre geratu ondoren ETAn sartzea egotzita atxilotu dute.

2014ko otsailaren 13a
16:55
Entzun

Espainiako Poliziaren CGI polizia sekretuaren ikerketa bat tartean atxilotu dute Troitiño gaur goizean Londresen. Troitiño iazko urrian utzi zuten behin behinean aske Ingalaterran, baldintzapean, Estrasburgok Parot doktrina bertan behera uztea erabaki ostean.

Astebete eman zioten Espainiako Auzitegi Nazionalari erabaki bat hartzeko. Auzitegi Nazionalak, ordea, euroagindua indarrean zela argudiatu zuen. Baldintzapean zegoen aske orain arte, eta egunero Londresko polizia etxe batean aurkeztu behar zuen bere burua.

Espainiako Barne Ministerioak baieztatu du atxiloketa. Libre geratu ostean, Troitiño ETAn sartu delakoan atzeman dute, Auzitegi Nazionalaren aginduz. Fernandez Diaz ministroak esan du atxiloketa honek frogatzen duela Espainiako Gobernuan ez dela su-etenik. Kongresuan lau orduz Ceutan hil ziren 11 etorkinen inguruko azalpenak eman ostean egin ditu adierazpen horiek.

'Parot doktrina', aske geratu ostean

Espainiara estraditatzeko zain zegoen Troitiño Estrasburgoren erabakia iritsi zenean. Berez, zigorra betea du; 24 urtez egon zen espetxean. Aske utzi ondoren, ordea, Auzitegi Nazionalak Parot doktrina ezartzea erabaki zuen, eta orduan atxilotu zuten Londresen, astebete geroago. 2017ra arte nahi zioten luzatu zigorra.

Auzitegi Nazionalak Espainiaratzeko aginduari eutsi zion orduan, euroaginduak indarrean jarraitzen zuela argudiatuta. Westminsterreko epaileak, ordea, Estraburgoren erabakiaren ostean preso mantentzeko arrazoirik ez zegoela ebatzi ondoren utzi zuten aske.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.