euskal presoak

Antton Troitiñorekiko "mendeku politika" salatu dute haren familiak eta AAMk

'Biziarteko espetxe zigorrik ez!' lelopean manifestazioa izango da etzi, Donostian. Auzitegi Nazionalak preso ohia atxilotzeko agindua emana du, berak utzi zuen arren aske.

2011ko apirilaren 27a
16:06
Entzun

Antton Troitiño euskal preso ohia atxilotu nahi izatea "mendeku politika" baino ez da haren familiaren eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) ustez, biok gaur Donostian agerradi batean salatu dutenez. Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo zortzi eman zuen Troitiño aurkitu eta espetxeratzeko agindua, duela bi aste aske uzteko hartutako erabakian atzera eginda. Presoekiko "gorroto eta mendeku ekimen oro" bertan behera uzteko eskatu dute sendiak eta AAMk.

Troitiñotarrek adierazi dute azkeneko egunetan "jazarpen mediatiko, polizial eta judizial larria" pairatzen ari direla, eta ostiralean Donostian manifestazioa izango dela jakinarazi dute. Biziarteko espetxe zigorrik ez! lelopean egingo dute, 19:00etatik aurrera. "Espainiak Euskal Herriarekiko daraman jazarpenaren beste adibide bat besterik ez da kasu hau", esan du AAMk.

"Euskal Herriko aro politiko berriaren ondorioetako batek" euskal presoak askatzea izan behar duela aldarrikatu dute.

Behin-behineko espetxealdia eta 24 urteko zigorra bete ostean, apirilaren 13an irten zen kartzelatik Antton Troitiño, Auzitegi Nazionalak, Konstituzionalaren irizpideei jarraituz, euskal presoak behin-behinean espetxean egindako urteak gehienezko kondenari kenduta libre geratu behar zuela iritzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.