Antton Troitiñoren estradizioari buruzko epaiketa hasi dute Londresen

2011n utzi zuten libre, baina berriro atxilotzeko agindu zuen Espainiak, 'Parot doktrina' ezarri ziotelako.

2013ko urtarrilaren 14a
18:43
Entzun

Gaur ekin diote Londresen Antton Troitiño euskal presoaren aurkako estradizio epaiketari. Iazko ekainean atxilotu zuten, han bertan, eta harrezkero kartzelan daukate, Erresuma Batuak Espainiak egindako estradizio eskaera onartu edo ez erabaki arte.

Troitiño (Donostia, 55 urte) 2011ko apirilean utzi zuten aske, 24 urtean preso egon ondoren, baina berriro atxilotzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, Parot doktrina ezarri ziotelako.

Azkeneko auzi saioa urtarrilaren 8an egin zuten. Epaimahaiak gaur eta bihar entzungo ditu epaiketako aldeen azalpenak. Ez du iragarria noiz emango duen epaia.

Long Lartin espetxean dago Troitiño.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.