Arrantza

Antxoa harrapatzeko debekua beste sei hilabetez luzatzea erabaki du EBk

Aldiz, Euskal Herriko arrantzaleek arrantzaldia irekitzea eskatu dute orain.

2007ko abenduaren 19a
10:55
Entzun
EB Europako Batasuneko Arrantza ministroek Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzatzeko debekua beste sei hilabetez luzatzea erabaki dute; hots, datorren urteko uztaila arte. Udaberrian zientzilariak berriro neurketak egingo dituzte antxoa erreserba zenbatekoa den ikusteko, eta horren arabera erabakiko dute berriz uztailean antxoaren arrantza baimendu edo ez. Era berean, arrantzaldia itxita dagoen bitartean antxoaren kudeaketari buruzko plan bat egingo dutela hitzeman dute EBko Arrantza ministroek, besteak beste, Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek Lapurdikoekin eta Frantziakoekin ohikotan izaten dituzten liskarrak behin betik konpontzeko.

Antxoa eskasia somatu zutenetik, Bizkai eta Gipuzkoako arrantzaleek harrapaketak debekatzea eskatu izan dute. Orain, ordea, arrantza baimentzeko esaktu dute Galizia eta Espainiakoekin batera. Gainera, Lapurdi eta Frantziakoekin akordio proposamen bat egin dite antxoaren arrantza arautzeko, eta badirudi, lapurtarrak eta Frantziakoak onartzeko prest direla.

Funtsean, 8.000 tona antxoa arrantzatzen uzteko eskatzen dute Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek, eta kopuru horretatik %10 eskaintzen diete Lapurdikoei eta Frantziakoei. Antxoa arrantzari heldu ezean bizibiderik gabe geratzen ari direla agertu dute Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.