Urriaren 3an bete zuen Frantzian zuen espetxe zigor osoa Sasiainek, eta egun horretan mobilizazioak egin zituzten Bergaran. Etxerat-ek jakinarazi duenez, espetxean bakartzea eta jipoiak jasan ditu Sasiainek. 2001eko azaroan atxilotu eta sartu zuten espetxean. Orain, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du, 1996tik ETAko kide izatea egozten baitiote.
Silva Sande sei hilabeterako
Sasiainekin batera, Fernando Silva Sande GRAPO ezkerreko talde armatuko kidea estraditatu du gaur Frantziak Espainiara. Dena den, Silva Sanderen estradizioa behin-behinekoa da, zehazki, sei hilabetekoa. Izan ere, oraindik ez du Frantzian ezarritako zigor osoa bete, baina 1995ean gatibu hartutako Publio Cordon enpresaburuaren bahiketan parte hartu zuelakoan epaitzeko igorri dute Espainiara.
Euskal presoak
Antxon Sasiain estraditatu dute
Antxon Sasiain preso bergararra Espainiara estraditatu du Frantziak. Espainiako Efe albiste agentziak jakinarazi duenez, arratsaldeko lehen orduan hegazkin batean sarrarazi dute Parisen Espainiara eramateko, Espainiako Poliziaren zaintzapean. Hegazkin berean, Fernando Silva Sande GRAPO taldeko kidea estraditatu dute Espainiara, baina bigarren hori behin-behinekoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu