EAE-ANV

"ANV legezkoa izango da berriro, euskal estatu independente batean"

Antxon Gomez EAE-ANVko militante historikoaren ustez, "estatu arrazoiak" agindu du alderdia legez kanporatzeko prozesuan, baita Estrasburgok eman berri duen epaian ere. 

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2013ko urtarrilaren 18a
13:55
Entzun

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak EAE-ANV alderdi gisa legez kanporatzeko erabakia berretsi izana erabaki politikoa dela seguru daude alderdiko militante historikoak, epaiari buruzko balorazioa egiteko agerraldian azaldu dutenez: “Epaiak ez du argudio juridikorik ematen, politikoak baizik”.

Erabakiak ohar argi bat utzi eta “mamua berriz astindu” duela ohartarazi du Gomezek: “Ilegalizazioen zikloa amaitu dela esaten ari dira asko, baina frogatu da ez dela egia. Ilegalizazio zikloa amaitzeko, Alderdien Legea bertan behera utzi behar da”. Hortaz, ANVren aurkako epaiarekin, legez kanporatzeen “mamua” berpiztu dela uste du.

Edozein kasutan, etorkizunean alderdi historikoa berriz legezkoa izango dela seguru dago Gomez: “Guk badakigu ANV berriz legala izango dela, euskal estatu independiente batean”.

Bilboko Udalarena den La Bolsa eraikinean egitekoak ziren agerraldia ANVko historikoak. Baina, horretarako baimena bazuten arren, gaur bertan jakinarazi diete baimena atzera bota dietela. Jazarpenaren erakusletzat jo du gertaera Gomezek.

ANVk hiru hilabeteko epea du Estrasburgoren epaiari azken helegitea aurkezteko, eta, “seguruenik” errekutsoa jarriko dutela adierazi arren, erabakia oraindik hartu gabe dutela azaldu du Gomezek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.