"Batasuneko buruzagien eta ANVko hautetsien espetxeratzeak ez gaitu bakera eta normalizazio politikora hurbiltzen, ETAren krimenen inguruan duten jokabidea arbuiagarria den arren", adierazi du Eusko Jaurlaritzak idatzi baten bidez. Gasteizko Gobernuaren iduriko, espetxeratze horiek "bultzada politikoz" erabaki dira, eta Justizia horrela erabiltzea kritikatu du.
Ildo horretatik, erabaki politikoak herritarrek hartu behar dituztela nabarmendu du: "herritarren ordezkariei dagokie erabaki politikoak hartzea, eta azken batean, euskal gizarteari".
Baina Ino Galparsoro Arrasateko (Gipuzkoa) EAE-ANVko alkatearen espetxeratzea ez ezik, ETAren azken atentatuak ere gaitzetsi ditu Jaurlaritzak agiri horretan, atzo goizaldean, Maiatzaren Lehenean,Osalanen Donostiako egoitzaren aurka eta Espainiako Lan Ministerioaren Arrigorriagako (Bizkaia) egoitzaren kontra egindakoak. "Harrigarria da guztiontzako lana eta enplegua sustatzen duten erakundeak bonbekin suntsituz halako egun batean beren burua nabarmendu nahi duten pertsonak egotea". ETAren indarkeria "alferrekoa" dela eta inoiz ez dituela bere helburuak lortuko ohartarazi du.
ANVko hautetsien espetxeratzeak ez duela bakea hurbiltzen nabarmendu du Jaurlaritzak
Dena den, alderdi horretako alkate eta zinegotziek ETArekiko duten jarrera arbuiagarria dela zehaztu du. Ildo horretatik, gogor gaitzetsi ditu ETAk atzo Osalanen eta Espainiako Lan Ministerioaren aurka egindako atentatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu