ANVren udal taldea desegiten duen eta halaber Maria Teresa Valencia zinegotzia bulegorik gabe uzten duen dekretua sinatu du Zizur Nagusiko (Nafarroa) alkate Pedro Huartek (NaBai). Horrenbestez, orain arte zituen hainbat eskubide galduko ditu ANVko zinegotziak, besteak beste, bozeramaileen batzordean parte hartzekoa.
Erabakia ez duela berak hartu nabarmendu du Huartek, baizik eta Espainiako Auzitegi Nazionalak agindutakoa betetzera mugatu dela: "alkateak egiten duen gauza bakarra epaia betetzea da. Ez du ezer jartzen, kentzen edo asmatzen".
Politika
ANVren udal taldea desegin du Zizur Nagusiko alkateak
Halaber, Maria Teresa Valencia zinegotzia bulegorik gabe geratuko da Pedro Huartek (NaBai) sinatutako dekretuaren ondorioz. Auzitegi Nazionalak agindutakoa bete besterik ez duela egin azpimarratu du Huartek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu