ANVri Donostiako Udaleko prentsa aretoa erabiltzea galarazi diote

ERREDAKZIOA
2007ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Donostiako EAE-ANVk agerraldia eman asmo zuen atzo Donostiako Udaleko prentsa aretoan. Baina atea giltzatuta topatu zuten. PSE-EB-Aralarrek osatzen duten udal gobernuarekin hitz egin ostean, areto hura erabiltzeko baimena eman zietela salatu du ANVk. Hiru agerraldi egin dituzte han. Atzo, ordea, atea giltzatuta topatu zuten. PPko Odon Elorza alkate sozialistari galdetu dio zein irizpide erabiltzen dituen udalak EAE-ANVri areto hori erabiltzen uzteko. Eta horren harira etorri da udal aretoa erabiltzea debekatzea. Agustin Rodriguez Donostiako EAE-ANVko ordezkariak erabaki hori gaitzetsi du.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.