Hamar auzipetuek Jon Anza gogoratzeko elastikoak jantzi dituzte gaur, Jon Anza eraila eta Frantziako eta Espainiako estatuak, estatu terroristak leloekin. Hain zuzen, Frantziaren eta Espainiaren arteko kooperazio poliziala salatu du Itziar Plazak, ohar bat irakurri duenean. Anza hil egin zutela azpimarratu du Plazak, "ziurrenik Espainiako poliziek".
Oharra irakurri ondoren, epaimahaiaren presidenteak bota egin ditu auzipetuak aretotik, fiskalak zigorrak eskatu behar zituenean bizkarra emateagatik. Epaiketan ETAko hamar kide ari dira epaitzen, 2007an Landetan Orioko familia bati autoa lapurtu, horiek lotu, eta Oropesan (Herrialde Katalanak) atentatua egiten saiatzeagatik.
Epaia etzi da amaitzekoa, epaimahaiaren sententzarekin.