euskal herria

AP-68 errepideko ordaintoki batean lapurreta egin dute

Lagun bat pistola batekin sartu da langilea zegoen kabinara, eta ehun euro hartu ondoren ihes egin du. Lodosa eta Sartaguda arteko errepidearekin lotura egiten duen irteeran dago ordaintokia.

2012ko maiatzaren 17a
11:53
Entzun

Burua estalita eta pistola bat eskuan zuen lagun batek lapurreta egin du gaur goizaldean AP-68 errepideko ordaintoki batean. 01:26ak aldera sartu da ordaintokiko kabinara, eta han zegoen langilea izutu ondoren, ehun euro lapurtu eta ihes egin du.

Ordainlekua AP-68ko 14. irteeran dago, NA-123 (Lodosa-Sartaguda) errepidearekin lotura egiten duen irteeran, hain zuzen.

Langileak gertatutakoa salatu du. Lizarrako Foruzaingoa eta Guardia Zibila bertaratu egin dira, eta ikerketa abiatu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.