gizartea

Apaiz bat ikertzen ari dira Gasteizko eta Basauriko bi ikastetxetan adingabeei sexu erasoak egin zizkielakoan

Ustez haur pornografia zuelako atxilotu zuten Txilen Jose Angel Arregi, baina Espainiako Justizia ere ari da ikertzen eraso horiengatik

2010eko martxoaren 16a
15:29
Entzun
Jose Angel Arregi Eraña euskal apaiza (53 urte) Txileko kartzela batean daukate iazko abuztutik, pornografia infantilaren materiala zeukala egotzita. Horretaz gain, ordea, Espainiako Justizia hura ikertzen ari da, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko hamabost adingaberen kontrako sexu gehiegikeriak grabatu zituelakoan, gaur El Pais-k argitaratu duenez. Ustez, klaseak ematen zituen hiru ikastetxetan grabatu zituen irudiok Arregik: Gasteizen, Basaurin eta Madrilen.

1992 eta 2005 artean egin zituen ustezko grabazioak, 12 eta 14 urte arteko umeekin: ukituak, adingabeei masturbazioak, eraso fisikoak... Poliziak dio, hori lortzeko, gezurra esaten ziela Arregik: adin horretako flexibilitateaz tesia egiten ari zela. Biluzteko eskatzen zien eta ezkutuko kamerarekin grabatzen zuen dena.

Apaiza behin-behinean dago espetxean, Santiago hiriburuan. Han atzeman zuen Poliziak, Interneten pornografia infantilari buruzko ikerketa egin ondotik. Poliziak dio saretik deskargak egiten zituela Arregik, bizi zen egoitzatik -Lizeo Politeknikoaren El Señor Rencatik-. Milaka argazki eta bideo zituen jaitsita, ikerketako iturriek diotenez.

2008ko urtarriletik bizi da Txilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.