Iruñeko M.R.B.J. 51urtekoa eta Burlatako (Nafarroa) S.E.R. 22 urtekoa atxilotu ditu Guardia Zibilak, ustez eskatu zioten dirua eman ez zielako apaizari salaketa faltsua jartzea, iruzur egitea eta delituak simulatzea leporatuta.
Polizia iturrien arabera, M.R.B.J.K behin baino gehiagotan eskatu zion dirua apaizari, ama -parrokiako kideetako bat- oso gaixo zuela eta botikak erosteko modurik ez zutela argudiatuta. Guztira 750 euro inguru jaso bide zituen. Halako batean, ordea, emakumezkoa gezurretan ari zela ohartu zen apaiza: ama zuela esan zion andrezkoarekin ez zuela inolako harremanik; areago,edadeko emakume horrke M.R.B.J. ezagutu ere ez zuela egiten. Ondorioz, diru gehiago ez ematea erabaki zuen.
Guardia Zibilak emandako azalpenen arabera, abadearen kontrako salaketa jartzea erabaki zuen orduan M.R.B.J.K, eta hala egin zuen joan den uztailaren 11n. S.E.R., berriz, M.R.B.J.ren senitartekoa da, eta haren salaketa indartzeko egotzi bide zizkion hark ere parrokori abusu sexualak. S.E.R.k salaketa faltsua egin zuela onartu du poliziaren arabera.
Gertakaria
Apaiz bati eraso sexual faltsuak leporatzea egotzita bi emakumezko atxilotu dituzte Iruñean
Salaketa faltsuak, iruzurra eta delituak simulatzea egotzita bi emakumezko atxilotu ditu Guardia Zibilak Iruñean. Zehazki, Iruñerriko eliza bateko parrokoari salaketa jarri zioten inoiz gertatu ez ziren abusu sexualak egitea leporatuz. Guardia Zibilaren arabera, eskatutako dirua eman ez zielako izan zuten emakume horiek jarrera hori apaizarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu