Migel Angel Apalategi Apala ETA-pm-ko buruzagi ohia non den argitzeko agindu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak Poliziari. Fiskaltzaren eskariz eman du agindua epaileak. Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur etakidearen desagertzeari buruzko auziaren baitan, Apalaren testigantza entzun nahi du fiskalak, horren arabera erabakitzeko auzia ixteko eskatu edo ez. Apala non den ez daki epaileak, eta hori argitzeko eskatu dio Poliziari, auzitegira joateko deia egin diezaion.
Fiskaltzaren arabera, Pertur ikusi zuten azken aldian Apalarekin zen. 1976ko uztailaren 26a zen. Fiskaltzaren tesia da Antonio Etxebeste Antxon-ek agindu zuela Perturren bahiketa. Iazko urrian Pakitok eginiko deklarazioan esan zuen haiek Pausuko mugan utzi zutela Pertur. Handik egun batzuetara, eskuin muturreko bi taldek beren gain hartu zuten Perturren bahiketa eta hilketa.
POLITIKA
Apala non den argitzeko eskatu dio Andreu epaileak Poliziari
Fiskaltzak eskatu zion Apala deitzeko Auzitegi Nazionalari, Perturren desagertzea argitzeko auzian haren testigantza entzun nahi baitu, auzia ixteko eskatu edo ez erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu