Apaltzerik ez, hirugarren egunez: 809 positibo Hegoaldean

13.965 PCR eta antigeno test egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta positibo tasa apur bat igo da, %5,8raino

PCRak egiteko eremua, Nafarroako Ospitale Gunean. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko maiatzaren 6a
13:09
Entzun

COVID-19aren transmisio kurbak beheranzko joera apala marraztu du apirilaren 23tik, baina oso mantso ari da apaltzen, eta, azken hiru egunetako datuak aintzat hartuta, ez dirudi berehalakoan bizkortuko denik. Hego Euskal Herrian, beste 809 positibo atzeman zituzten atzo Osakidetzak eta Osasunbideak, bezperan baino 30 gehiago, eta maiatzaren 3an baino 198 gehiago.

Positibo tasa ere handitu da apur bat: %5,8 da orain, atzo 13.965 PCR eta antigeno proba egin ostean.

Herrialdeka, 66 kasu atzeman dituzte Araban, 358 Bizkaian, 237 Gipuzkoan, eta 136 Nafarroan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19arekin kutsatutako beste 50 lagun erietxeratu dituztela jakinarazi du Osakidetzak. Uneotan, 183 paziente larri daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.