Auto ilara luzeenak gaur goizean izan dira Gipuzkoan. 22 kilometroko karabanak egon dira A8 errepidean. Arratsaldeko lehen orduan trafikoa normalizatu egin da puntu batzuetan, nahiz une hauetan auto ilara batzuk badiren ordain-lekuetan. Bizkaian arazo ugari daude A8 errepidean, hain zuzen Iurretako ordain-lekuan. Bost kilometroko auto ilarak sortu dira eta oraindik zirkulazioa motela da puntu horretan. Araban, berriz, normaltasuna da nagusi. Nafarroan gaurtik asteartera arte 186 patruilak kontrolatuko dute zirkulazioa. Honekin batera, abiadura eta alkoholemia kontrolak jarriko dituzte. Dena dela, ez dute espero aparteko arazorik egotea.
Eusko Jaurlaritzak hiru epetan banatu du irteera operazio berezia: lehena, gaurko14:00etatik igandeko 22:00ak arte; bigarrena, abuztuaren 11ko 14:00etatik abuztuaren 12ko 22:00ak arte; eta hirugarrena, abuztuaren 15eko 14:00etatik 22:00etara. Itzulera operazioa bi epetan egingo da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: abuztuaren 25eko 14:00etatik abuztuaren 28ra arte eta irailaren 1eko 08:00etatik irailaren 3ra arte.
Errepideak
Aparteko arazo gabe hasi da irteera operazioa
Abian jarri da jada udako irteera operazioa. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zirkulazio-operazio berezia martxan jarri du, trafikoa kontrolatu eta ahal den neurrian, istripuak saihesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu