Aparteko soldata ordaintzeko konpromisoa berretsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak

2012ko abenduaren 11
15:24
Entzun

Auzitegi Konstituzionalak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langile publikoen Gabonetako lansaria ordaintzearen aurkako helegitea onartu duela jakin baino lehen, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du eutsi egingo diola aparteko soldata ordaintzeko "konpromisoari". Aldundiak esan du baduela horretarako dirua, nahiz eta oraindik ez duen pagatzeko prozedura hasi.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak berretsi du asmo hori, gaur goizean. "Gipuzkoako Diputazioaren langileekiko publikoki hitzeman genuena mantentzen dugu", esan du. "Funtzionarioek lan konpromisoak bete dituzte, eta guk dirua dugu haiei ordaintzeko". Hortaz, galdetu du zergatik ez dituzten soldatak ordaindu behar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.