Ikasturte politiko hasi dela eta prentsaurrekoa egin du AuBk.
EAJk, EAk, IUk eta Aralarrek bere garaian ilegalizazioa salatu zutela ere gogorarazi du Agirrek, baina "egoera konpontzeko ez dutela ezer egin" eta "egoera baliatuz, herri borondateari muzin egin" diotela salatu du.
Apartheid egoera salatzen jarraituko dutela eta "ezkertiarra eta abertzalea den alderdi bati dagokion ikuspegitik lanean" segiko dutela adierazi du Agirrek.
politika
Apartheid egoeran jarraitzen duela salatu du AuBk
Batasunaren ilegalizazioa "Europako eskandalu demokratiko handiena" izan zela esan du Inaxio Agirre AuBko kideak, eta "AuB milaka herritar eskubide zibilik gabe ez geratzeko" eta "autodeterminazioaren bidean indarrak biltzeko" sortu zela gogorarazi du. "Duela urte terdi 165.000 herritarrek erakutsitako borondatea ukatzen" jarraitzen dutela esan du Agirrek. AuBn eserlekuak dituztenei hauteskunde legearen182.2 artikulua erabiltzeko eskatu die, dimisioa aurkeztu eta eserlekua AuBko hautetsiei ematea alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu