Genero indarkeria kasuak salatuz, apiril-ekainetan, 1.422 salaketa jarri ziren Hego Euskal Herrian. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak behatoki bat badu, propio, genero indarkeriaren inguruko gorabeherak aztertzeko, eta erakunde horrek plazaratu du datua. Zabaldutako datu sortaren artean, biktimak babesteko eskatuz egindako eskakizunak ere badaude. 316 babes eskari izan ziren guztira, eta 191 aintzakotzat hartu eta ezarri egin ziren, eta 125, berriz, baztertu.
Jarritako salaketa guztien artean, 233 kasutan, emakumeek behin salaketa jarri eta gero ez zuten aurrera jarraitu nahi izan salaketa horrekin.
Biktimak
Iaz genero indarkeriak eragindako salaketak 5.495 izan ziren guztira Hego Euskal Herrian. Bortxa horren ondorioz hildako emakumeen kopuruak ere gora egin du igaro urteotan: iaz, esate baterako, zazpi andrazko hil ziren bikotekide, bikotekide ohi edo sendiko beste gizonezko batek hilda. Bi andrazko, zehazki, beren semeek hil zituzten.
Aurten ere, beltz doa urtea: dagoeneko bost emakume hil dituzte bikotekide eta bikotekide ohiek. Azken biktima Sophie Loudette izan zen; Baionan hilotz agertu zen bikotekidearekin batera. Ikerketa abiatu zuten polizien hasierako hipotesia izan zen gizonak andrea hil eta gero bere burua hi zuela; egun batzuen buruan, autopsiak berretsi egin zuen uste hori.
Apiril-ekainetan Hegoaldean genero indarkeriagatik 316 babes eskari izan dira
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak datu sorta plazaratu du; 1.422 salaketa izan dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu