Apirilaren 12an Aberri Eguna ospatuko da Euskal Herrian. Hori dela eta, Bai Euskal Herriari ekimeneko ordezkariek Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) artean ibilaldia antolatu dute. “Kolore ezberdinetako” euskal herritarrei martxa horretan parte hartzeko deia egin diete: “Euskal Herrian bizi dugun ukazio egoera medio jaia eta aldarrikapena uztartuko dira Aberri Eguneko deialdi bateratuan”.
Horien ustez, inoiz baino arrazoigehiago daude aurtengo Aberri egunean bat eginda parte hartzeko. Euskal Herrian aldaketa politikoa emateko prest diren indar guztiak batu eta aurrera egiteko unea dela uste dute. Nazio bat gara, zazpiak bat, burujabetza leloarekin herritarren gehiengoak bat egiten duela diote. Horiek hala, herriaren etorkizuna demokrazia eta askatasuna oinarri gisara hartuta eraiki nahi dute. “Herritarrok gure eskubideen defentsan aritzeko prest egon behar dugu”.
Epaitegiaren agindua agindua Atarrabian
Espainiako epaitegi baten aginduz apirilaren 3an ikurrina kenduko dute Atarrabiako (Nafarroa) udaletxetik. Horregatik Bai Euskal Herriarik deialdi eta eskakizun zehatz bat luzatu nahi diete euskal herritarrei: etxeetako balkoi, leiho, txoko eta mendi kaxko guztietan Aberri Egunari ongi etorria emateko ikurrinak jartzea eta apirilaren 12ko martxarekin bat egitea.
Aberri Eguna
Apirilaren 12ko Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du Bai Euskal Herriarik
Apirilaren 3an Atarrabiako udaletxetik ikurrina kentzekoak dira. Horregatik, etxeetako balkoi, leiho eta txoko guztietan ikurrina jartzeko deia egin die euskal herritarrei, "inoiz baino arrazoi gehiago daudelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu