Espainiako eta Frantziako Gobernuak euskal presoen sakabanaketak egiten hasi zirenetik hogei urte pasa dira. Preso horien egoera salatzeko apirilaren 14tik 19ra bitarte Euskal Herri osotik igaroko den martxa antolatu du Etxeratek.
Horrez gain, euskal presoen dispertsioa salatzeko ekintza gehiago antolatu dituztela jakinarazi du Etxeratek. Ekitaldi nagusia apirilaren 19an egingo dute Durangon (Bizkaia), nahiz eta apirilaren 14tik aurrera Gasteiz, Iruñea, Donibane Garazi eta Donostian, besteak beste, hainbat ekitaldi egingo dituzten. Antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia egin du Etxeratek.
"Mundu osoan baztertuadagoen politika da sakabanaketa” dela nabarmendu du Etxeratek. Gainera, sakabanaketa politika “krudela” dela salatu du. Izan ere, hogei urteetan guztira 21 preso hil direla Espainiako eta Frantziako kartzeletan eta horien 16 senitarteko eta lagun zendu dira kartzela bidean.
euskal presoak
Apirilaren 14tik 19ra euskal presoen sakabanaketa salatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Etxeratek
Ekitaldi nagusia apirilaren 19an egingo dute Durangon. Euskal Herri osoan egingo diren ekintzetan parte hartzeko deia luzatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu